Skip to main content

Haurrak eta Nerabeak Babesteko Politika

Haurrak eta Nerabeak Babesteko Arartekoaren politikak erakunde barruan gauzatzen du umeen eta nerabeen eskubideak sustatu eta babesteko hartu zuen konpromisoa, eta, zehazkiago, horiek edonolako tratu txarretik edo abusutik babesteko eskubidea. Horretarako, zenbait neurri hartzen ditu Arartekoaren ekimenetan edo jardueretan parte hartzen duen edozein haurrek edo nerabek babestua izateko eta tratu ona jasotzeko duen eskubidea bermatzeko. Horrela, jarduera batzuk ezartzen ditu, bai prebentzio arloan, bai erantzun sistematiko, bizkor eta eraginkorra ematearen arloan, tratu txar edo desegokia ematen ari delako susmoa edo zalantza dagoenean.