Erakunde publikook gardenak izan behar dugu.
Gardentasunak esan nahi du ezagutaraztea, egiten duguna, nola egiten dugun eta horretan zenbat gastatzen dugun.
Gainera, herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubideaz baliatzeko beharrezko bitartekoak eskaini behar ditugu.
Gardentasun printzipio horiek kontuan hartuta, 2013. urtetik Arartekoak informazio handia eta zehatza eskaintzen du honako gai hauei buruz:
- Burutzen ditugun lan eta jarduerak
- Gure antolakuntza eta funtzionamendua
- Gure aurrekontua eta ekonomia kudeaketa
- Langileak eta horien soldatak
Gardentasun atari honetan aurkituko duzu aurreko urteko Arartekoaren jardueraren laburpen bat.
Informazio gehiago aurkitu dezakezu hemen:
Honi buruzko informazioa ere aurkituko duzu:
- Indarreko aurrekontua (aurrekontu partidak eta soldatak)
- Kontratuak eta aurrekontuak gauzatzea
Informazio guzti horren egiturak eta edukiek hemen ezarritakoa betetzen dute: gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea.
Gogorarazi nahi dugu Gardentasun Legean (12. artikuluan) ezarritakoaren arabera, edozein pertsonak duela Ararteko erakundearen informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Horri buruzko informazioa aurkitu dezakezu gardentasun atari honetako 'Informazioa eskuratzeko eskubidea' izeneko atalean. Eskuragarri dago ere hemen klik eginez.