19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
Lege honen helburu nagusiak honako hauek dira:
-
jarduera publikoaren gardentasuna sustatzea eta indartzea
-
jarduera publiko horren informazioa eskuratzeko eskubidea arautzea eta bermatzea
-
arduradun publikoek bete behar dituzten gobernu onaren betebeharrak ezartzea.
Gainera, honako hau ezartzen du:
-
jarduera horren gardentasuna bermatzeko entitateetan, erakundeetan eta instituzioetan informazioa argitaratzeko betebeharra
-
herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea arautzea.
Lege hori indarrean sartu zen 2015eko abenduaren 11an. Autonomia erkidegoen eta toki erakundeen administrazioen eta erakundeen jarduerari eragiten die.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, gardentasun politika honako hauen jarduerari aplikatzen zaie:
-
Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra
-
Ararteko
-
Udalak eta foru aldundiak
-
Erakunde autonomoak, administrazio publikoei lotuta edo horien menpe dauden izaera juridikoa duten eskubide publikoko erakundeak (hala nola unibertsitate publikoak, alderdi politikoak, sindikatuak, enpresa erakundeak, etab.)
Legeria honek gardentasunaren oinarrizko printzipioak ezartzen ditu. Erakunde bakoitzak handitu edo zehaztu dezake hedatzen duen informazio publikoa araudi propioaren bidez.