Skip to main content

2015, 2021 - Julia Hernández Valles (jarduneko arartekoa)

Irudia
Julia Hernándezen argazkia

Julia Hernández Valles arartekoaren ondokoa izan zen aldi batean, Iñigo Lamarca arartekoak izendatuta. Ondoren, jarduneko arartekoaren lanak bete zituen bi alditan 2015ean barrena, Manuel Lezertuak ararteko kargua hartu zuen arte. Hark berriro ondokoa izateko proposatu zuen eta urte bereko ekainaren 23an jabetu zen karguaz. Gero jarduneko arartekoa izan zen, hirugarren aldian, 2021eko otsailean, Manuel Lezertuaren agintaldia bukatu zenetik hura bigarrenez erakundearen buru izendatu zuten arte.