Skip to main content

2018ko aurrekontua

Arartekoak aurrekontuaren aurreproiektua egiten du urtero. Artekaritza Zerbitzuak aztertu ondoren, Eusko Legebiltzarrak onartu behar izaten du, hain zuzen, bertako Erregelamendu eta Gobernu Batzordeak. Arartekoaren aurrekontua Eusko Legebiltzarreko aurrekontuan sartzen da, partida autonomo gisa. Arartekoak bere aurrekontua kudeatzeko autonomia du, baina bere aurrekontuaren likidazioa aurkeztu behar dio urtero Eusko Legebiltzarrari, eta horrek onartu egin behar du, Artekaritza Zerbitzuak aztertu eta onetsi ostean.


2009tik 2017ra, erakundearen aurrekontua oro har 574.527,21 euro murriztu da, hau da, %11,24 gutxitu da.


2018RAKO AURREKONTUA

Eusko Legebiltzarreko Araudi eta Gobernu Batzordeak 2017ko abenduaren 11n egindako bileran onartu du Arartekoaren 2018ko aurrekontua. Arartekoak aurkeztu duen proiektua aho batez onartu da, EAJ-PNV, PSE-EE, PP, EH Bildu eta Elkarrekin Podemoseko ordezkari guztien aldeko botoekin. Aurrekontuaren zatirik garrantzitsuenak eta funtsezkoenak erantsi dira.