Skip to main content

2017ko aurrekontua

Arartekoak aurrekontuaren aurreproiektua egiten du urtero. Artekaritza Zerbitzuak aztertu ondoren, Eusko Legebiltzarrak onartu behar izaten du, hain zuzen, bertako  Erregelamendu eta Gobernu Batzordeak. Arartekoaren aurrekontua Eusko Legebiltzarreko aurrekontuan sartzen da, partida autonomo gisa. Arartekoak bere aurrekontua kudeatzeko autonomia du, baina bere aurrekontuaren likidazioa aurkeztu behar dio urtero Eusko Legebiltzarrari, eta horrek onartu egin behar du, Artekaritza Zerbitzuak aztertu eta onetsi ostean.

2009tik 2017ra, erakundearen aurrekontua oro har 574.527,21 euro murriztu da, hau da, %11,24 gutxitu da.

2017. URTERAKO AURREKONTUA

Eusko Legebiltzarraren Erregelamendu eta Gobernurako Batzordeak Arartekoaren 2017ko aurrekontua onartu du, 2017ko otsailaren 17an egindako bileran. Arartekoak aurkeztutako proiektua EAJ-PNVren, PSE-EEren eta PPren ordezkarien aldeko botoen bidez onartu da. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin dira. Gai horrekin lotutako agiri gisa erantsi ditugu aurrekontuaren zatirik garrantzitsu eta funtsezkoenak.