Honako organigrama honetan agertzen dira Ararteko erakundea osatzen duten pertsona guztiak.
Ararteko erakundean 48 lanpostu daude, Manuel Lezertua Rodríguez arartekoaren beraren eta arartekoaren ondokoaren lanpostuez aparte.
Arartekoan zuzendaritza talde bat dago eta lagun hauek osatzen dute: idazkari nagusiak, Gizarte harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendariak, Aurrekontu eta ekonomia kudeaketako eta administrazio eta langile zuzendariak. Gainera, Komunikazio arduradunaren laguntza du. Arartekoaren ete bere ondokoaren karguak bateraezinak direla beste edozein kargu betetzearekin.
Arartekoaren barruan, Haur eta Nerabeentzako Bulegoak dihardu. Arduradun bat du buru, eta harekin teknikari batek egiten du lan.
Arartekoaren zereginak betetzeko, langile talde bat dago: arlo arduradunak diren hamaika teknikari (denak juristak) eta sei teknikari laguntzaile. 28 lan arlo daude, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaz gain. Arlo bakoitzean teknikari arduradun bat da buru, eta, zenbait arlotan, teknikari laguntzaile batek laguntzen dio.
Herritarren arretarako hiru bulego daude: Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Bulego bakoitzean arduradun bat dago.
Horiez gain, beste 23 lanpostu daude zerbitzu administratibo eta teknikoak artatzeko: telefonozko arreta, erregistroa, espedienteak eta kontsultak kudeatzeko laguntza administratiboa, kontabilitatea eta aurrekontu kudeaketa, langileen kudeaketa, gaztelania/euskara testuen itzulpena, informazio sistemak edo informatikoak, dokumentazioa, liburutegia, agiritegia, ujier zerbitzuak, ibilgailua gidatzea, mantentze-lanak, administrazio-laguntza arartekoarentzat, ondokoarentzat eta zuzendarientzat.