Skip to main content

Ordainsariak

Legebiltzarrak bere garaian adostu zuen arartekoaren soldata Eusko Jaurlaritzako sailburu baten parekoa izango zela, eta arartekoaren ondokoaren soldata sailburuorde baten parekoa.

Ez arartekoak, ez arartekoaren ondokoak, kargua uzten dutenean, ez daukate onartuta kargu-uztearen ondorengo ordainsaririk. Ezta ere konfiantzako eta izendapen askeko langileek.

Arartekoan lan egiten duten funtzionarioen ordainsariak Eusko Legebiltzarrak ezartzen ditu. Behin-behineko langileenak Legebiltzarrean antzeko lanak egiten dituzten langileen parekoak dira, eta urtero onartzen ditu Legebiltzarrak aurrekontua onesteko ekintzaren bidez; hor agertzen da aurrekontu plantilla.

Ararteko erakundeko goi kargudunek (aratekoak eta ondokoak) ez dute jasotzen inolako dietarik beren karguengatik. Ezta ere aldi baterako langileek, zuzendaritza taldeko kideak barne direla.