Zerbitzu publikoko bulego moderno eta eraginkorra
Arartekoan eskaintzen dugun zerbitzu publikoa gero eta kalitate handiagokoa izatea nahi dugu eta giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak optimizatu nahi ditugu. Gure zerbitzuek kalitatearen eta errentagarritasunaren parametrorik zorrotzenen arabera funtzionatu behar dutela uste dugu, herritarrak zerbitzatzeko gaudelako eta diru publikoa (zergadunaren diru-zorrotik datorrena) eraginkortasunez gastatu behar delako.
Helburu horiek lortzeko, tresnarik modernoenak eta erabilgarrienak baliatzen ditugu Arartekoan. Helburu estrategikoak ditugu, Plan estrategiko bat onartu dugu, gure zerbitzuak erabiltzen dituztenei arretaren eta jasotako zerbitzuaren gogobetetze mailaz galdetzen diegu, eta gizarte erakundeek eta administrazioek gure lanaz duten iritzia galdetzen hasi gara, gure zerbitzuek gero eta kalitate eta eraginkortasun handiagoa izan dezaten. Era berean, Arartekoaren lan prozesuen Mapa bat daukagu, gure lana ahalik eta ongien optimizatzeko.