Irudia
Arartekoaren Zerbitzu kartan kalitate-estandar batzuk sartu dira, eta estandar horiek konpromiso zehatzetan gauzatzen dira, moduei eta epeei dagokienez. Arartekoak estandar horiek bereganatu ditu herritarrekin dituen harremanetan.
Zerbitzuen funtzionamenduarekin edo bereganatutako kalitate-konpromisoekin zerikusia duten kexei eta iradokizunei behar bezala kasu egingo zaiela ziurtatzeko, hain zuzen, Ararteko erakundeak sistema jakin bat ezarri du, bere zerbitzuei buruzko kexak jaso eta haiei erantzuteko. Kexak egiteko, egoitza elektronikoko formularioa erabil daiteke (eskuragarri dago orri honetan bertan). .
Horien ebaluazioaren gaineko informazioa urteko txostenean sartzen da.
Lotutakoak