Presako Legegintza, Araudi eta Gobernu Batzordeak Arartekoaren aurrekontua onartu du 2013ko maiatzaren 2an egindako bileran. Arartekoak aurkeztu duen proiektua EAJ-PNV, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin onartu da. EH-Bilduk ez du botorik eman eta UPyDk kontra bozkatu du.
Gastuak eta diru-sarrerak berdinduz, guztira LAU MILIOI, SEIEHUN ETA HOGEITA BEDERATZI MILA ETA BOSTEHUN EUROKOA (4.629.500,00) da.
Beraz, %4,21 gutxitu da iazko aurrekontuaren aldean.
Jarraian zehazten dira aurrekontuaren alderdirik esanguratsuenak. Aurrekontuaren aurreproiektua azaltzeko asmoz Iñigo Lamarca arartekoak eta bere lantaldeak legebiltzar taldeekin izan dituzten elkarrizketa eta bileretan, arartekoak konpromiso hau hartu du bere gain: legebiltzar taldeei eskura jartzea Arartekoaren egiturari, antolaketari eta langileei buruzko informazio guztia, Legebiltzarrak ¿Arartekoa herritarren eskubideak babesteko Legebiltzarraren goi mandataria baita‑ gai horiek ebaluatu ahal izan ditzan eta, hala badagokio, aldatu.
Ezinbestean, egungo egoera ekonomikoa dela-eta, aurreproiektu hau zorroztasunezko eta gastu publikoari eusteko irizpideei jarraiki egin da; horregatik, partida askotan hazkuntza begetatiboa aukeratu da edo, areago, gutxitu egin dira 2012ko aurrekontuko kopuruak. Adibidez, 2. Kapituluan -Gastu Arrunta kopurua %18,93 gutxitu da.
Hala ere, Arartekoaren jarduera gehituz joan da urtez urte, jarraian 2013. ekitaldirako azalduko dugun moduan:
2012. urtean, %24,52ko hazkuntza gertatu zen 2011 urtearen aldean herritarrei kasu egiteko jardueretan: guztira 11.770 jarduera burutu ziren (kexak, kontsultak, bisitak eta ofiziozko jarduerak). Kexetatik %39,70 gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan zeuden pertsonen arloarekin zuten zerikusia izan ere, arlo horretan aztertzen dira gizarte edukia duten prestazio ekonomikoak, batik bat diru-sarrerak bermatzeko errentak eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriak. Gainera, Arartekoak jasotako kexen artean %56k gizarte-eskubideekin lotuta zeuden.
Bestalde, 2013 honetan jada igaro diren hilabeteetan, kexak %61,65 gehitu dira joan den urteko aldi beraren ondoan. Horrek esan nahi du 2010etik hona, ustez behintzat, %108,65 areagotuko direla kexak.
2011tik 2012rako gehikuntza
|
%52
|
2012tik (lehenbiziko 70 egunak) 2013rako (lehenbiziko 70 egunak) gehikuntza
|
%61,65
|
2010etik 2013rako gehikuntza
|
%108,65
|
Ararteko erakundeak Haur eta Nerabeentzako Bulegoa bere baitan hartu izanak (lehenago Eusko Jaurlaritzaren ardura zen) areagotu egin du bere jarduera; horrela, desagertutako defentsa-erakundearen aldean, kexa-espedienteak bider hamar baino gehiago ugaritu dira. Aldi berean, bulegoak gehiago parte hartu du organoetan eta programetan, eta elkarte nahiz gizarte-eragileekin lankidetzan aritu da. Horren adierazgarri da Haur eta Nerabeen Kontseilua sendotu egin dela.
Ararteko erakundearen berriztatze arloan, aurrekontuaren murrizketek eragina izan dute partida hori (2560600 Partida Informatika-sistemak, analisiak eta programak) %38,46 gutxitzean. Hala ere, arlo horrekin lotutako proiektuetara bideratu diren baliabideetan, 2013ko ekitaldian sendotu egingo dira aurreko urteetan hasitako proiektuetako asko, hala nola Arartekoaren lan-prozeduren euskarri izango den aplikazio informatikoa, Arartekoaren eta beste administrazio batzuen arteko trukaketa elektronikoa, edo 2012-2014 urteetarako erakundearen plan estrategikoa.
GASTUEN EGOERA
1. KAPITULUA - LANGILEEN LANSARIAK
Kapitulu honetako kreditua guztira HIRU MILIOI, LAUREHUN ETA LAUROGEITA HAMAIRU MILA ETA LAUREHUN EUROKOA (3.493.400,00).
Kapitulu honetan, datorren ekitaldirako nabarmentzekoa da erakundearen langileen soldatak izoztuko dira.
2. KAPITULUA - ONDASUN ARRUNTEN EROSKETA ETA ZERBITZUAK
Kapitulu honetako kreditua, guztira MILIOI BAT, EHUN ETA HAMAIKA MILA ETA EHUN EUROKOA (1.111.100,00) da.
Horrela, gastua %18,93 gutxitu da 2012koaren aldean.
Kreditua gutxitu da partida hauetan:
2340100 - Telefonoa, telefaxa, e.a.
|
%37,74
|
2340200 - Telegramak, seiluak, ziurtapenak, e.a.
|
%27,93
|
2410400 - Dieta orokorrak
|
%100,00
|
2520100 - Komunikazioak
|
%23,00
|
2520300 - Arartekoaren argitalpenak
|
%40,00
|
2560400 - Irizpenak, teknikarien txostenak, e.a.
|
%97,14
|
2560600 - Informatika-sistemak, analisiak, programak
|
%38,46
|
6. KAPUA - EGIAZKO INBERTSIOAK
Aurreko kapituluan azaldu ditugun gastu-murrizketarako irizpideak ezartzearen ondorioz, kapitulu honetako kreditua, denera, HOGEITA BOST MILA EUROKOA (25.000,00) da. Hortaz, %13,79 gutxitu da 2012. urtekoarekin erkatuta.
6430100 - Bulegoko tresnak eta altzariak
|
%40,00
|
Ararteko erakundearen aurrekontu-gastuen murrizketa etengabekoa izan da finantza-krisia sortu zenetik. Krisi hori berehala krisi ekonomikoa bihurtu zen eta Europar Batasuneko agintariek defizit eta zor publikoa gutxitu zitezela exijitu zuten. Zehazki, 2009tik hona, murrizketa %9,45koa izan da. Murrizketa hori honela lortu da: gastu arrunta aurrezteko plan zorrotz bat ezarriz, jarduera edo ekimen batzuk bertan behera utziz (ikerketa-bekak, txosten bereziak, jardunaldiak, e.a.) eta soldata-gutxitzeak ezarriz, Gobernu zentralak 2010eko maiatzean onartutako neurrien ondorioz. Era berean, adierazi beharra dago plantilla osatzen duten langile publikoen kopurua ez dela aldatu 2010. urteaz geroztik, nahiz eta jarduera %50 hazi den, eta soldatak izoztuta daudela 2010etik. Soldaten zenbatekoak Eusko Legebiltzarrak bere garaian onartutako irizpideen araberakoak dira.