Arartekoak aurrekontuaren aurreproiektua egiten du urtero, eta esku-hartze zerbitzuak aztertu ondoren Eusko Legebiltzarrak onartu behar izaten du, bertako Gobernu eta Erregelamendu Batzordeak. Arartekoaren aurrekontua Eusko Legebiltzarreko aurrekontuan sartzen da partida autonomo legez. Aurrekontuaren kudeaketan Arartekoak kudeatzeko autonomia du, baina bere aurrekontuaren likidazioa aurkeztu behar dio urtero Eusko Legebiltzarrari, eta honek onartu behar du bertako esku-hartze zerbitzuak aztertu eta oniritzia eman ondoren.
2009. urteaz geroztik -orduan hasi zen krisia- aurrekontua 532.527,21 € murriztu da (%10,42)
2014. URTERAKO AURREKONTUA
Eusko Legebiltzarraren Erregelamendu eta Gobernu Batzordeak Arartekoaren 2014ko aurrekontua onartu du, 2013ko abenduaren 9an egindako bileran. Arartekoak aurkeztutako proiektua EAJ-PNV eta PSE-EEko ordezkarien aldeko botoekin onartu da. PP abstenitu egin da eta UPyDk kontra bozkatu du.
Arartekoak eskura jartzen dizu, hilero, aurrekontua betearazteari buruzko informazioa. Honekin lotutako dokumentuetan aurkituko duzu.