Arartekoak aurrekontuaren aurreproiektua egiten du urtero, eta esku-hartze zerbitzuak aztertu ondoren Eusko Legebiltzarrak onartu behar izaten du, bertako Gobernu eta Erregelamendu Batzordeak. Arartekoaren aurrekontua Eusko Legebiltzarreko aurrekontuan sartzen da partida autonomo legez. Aurrekontuaren kudeaketan Arartekoak kudeatzeko autonomia du, baina bere aurrekontuaren likidazioa aurkeztu behar dio urtero Eusko Legebiltzarrari, eta honek onartu behar du bertako esku-hartze zerbitzuak aztertu eta oniritzia eman ondoren.
2009. urteaz geroztik -orduan hasi zen krisia- aurrekontua 532.527,21 € murriztu da (%10,42)
2015. URTERAKO AURREKONTUA
Eusko Legebiltzarraren Erregelamendu eta Gobernurako Batzordeak Arartekoaren 2015eko aurrekontua onartu zuen, 2014ko abenduaren 11n egindako bileran. Arartekoak aurkeztutako proiektua EAJ-PNVren ordezkarien aldeko botoen bidez onartu da. PSE-EE eta PP alderdiak abstenitu egin dira. EH Bilduk eta UPyDk kontrako botoa eman dute.