Skip to main content

2016ko aurrekontua

Arartekoak aurrekontuaren aurreproiektua egiten du urtero. Artekaritza Zerbitzuak aztertu ondoren, Eusko Legebiltzarrak onartu behar izaten du, hain zuzen, bertako  Erregelamendu eta Gobernu Batzordeak. Arartekoaren aurrekontua Eusko Legebiltzarreko aurrekontuan sartzen da, partida autonomo gisa. Arartekoak bere aurrekontua kudeatzeko autonomia du, baina bere aurrekontuaren likidazioa aurkeztu behar dio urtero Eusko Legebiltzarrari, eta horrek onartu egin behar du, Artekaritza Zerbitzuak aztertu eta onetsi ostean.

2009. urteaz geroztik  orduan hasi zen krisia  aurrekontua 555.427,21 € murriztu da (%10,86).

2016. URTERAKO AURREKONTUA

Eusko Legebiltzarraren Erregelamendu eta Gobernurako Batzordeak Arartekoaren 2016ko aurrekontua onartu du, 2015eko abenduaren 3an egindako bileran. Arartekoak aurkeztutako proiektua EAJ-PNVren, PSE-EEren eta PPren ordezkarien aldeko botoen bidez onartu da. EH Bildu eta UPyD alderdiak abstenitu egin dira. Gai horrekin lotutako agiri gisa erantsi ditugu aurrekontuaren zatirik garrantzitsu eta funtsezkoenak.

Arartekoak eskura jartzen dizu, hilero, aurrekontua betearazteari buruzko informazioa. Gai honekin lotutako agirietan aurkituko duzu.