Lanpostuak betetzeko, bi tipologia juridiko daude, Arartekoa arautzen duen legeak xedatzen duenaren arabera: behin-behineko langile edo funtzionarioak eta karrerako funtzionarioak, biak ere Funtzio Publikoaren Euskal Legean kontuan hartzen direnak. Karrerako funtzionarioek betetzen dituzte zerbitzu administratibo eta teknikoekin zerikusia duten posturik gehienak, eta lehiaketa-oposizio bidez lortzen dute lana. Eusko Legebiltzarrak egiten ditu plazak betetzeko deialdiak eta Arartekoaren zerbitzura atxikitzen ditu funtzionarioak. Horien araubide juridikoa Langileen estatutuan eta Legebiltzarreko administrazioaren araubide juridikoan xedatuta dago.
Behin-behineko langileak arartekoak izendatzen ditu, betiere meritu eta gaitasun irizpideak kontuan izanda; horrela, lanpostu bakoitza behar bezala gaitutako pertsona batek betetzen du, lanpostu bakoitzeko zereginak burutzeko pertsona egoki batek. 53 lanpostutatik 34 behin-behineko langileek betetzen dituzte, eta beste 19 karrerako funtzionarioek. Behin-behineko langile gehienak administrazio publikotik edo unibertsitatetik etorriak dira.
Arartekoko langileek bertako eginkizunak bakarrik egiten dituzte, ez daukate onartuta beste kargu edo zeregin batzuk betetzeko bateragarritasunik, irakasle-lan jakin batzuk izan ezik.
Ararteko erakundearen langile guztiak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrekoak dira.
Ararteko erakundeak ez dauka bere enplegu-eskaintza publikorik.
Ararteko erakundearen langileek ez daukate beraien sindikatu-ordezkaritzarik.
Ararteko ez dauka sindikatuko liberaturik.